TESTU MOTAK




TESTU MOTAK

Jakin badakigu testu mota desberdinak daudela baina agian arazoak suertatu daitezke horietako bat sortzean. Testu mota desberdinen ezaugarriak, bereizgarriak... landu ditugu.

Honako testu motak aztertu ditugu:
  • Argudio testua: 
    • Iritzia adierazteko aditzak: uste izan, pentsatu, nire aburuz...
    • Mendeko perpausak ugariak dira, batez ere kausa-ondoriozkoak.
    • Testu antolatzaileen erabilera
    • Datu objektiboen eta adibideen erabilpena argudioak indartzeko.
    • Egitura:
      • Sarrera
      • Tesia
      • Aldeko argudioak
      • Kontrako argudioak
      • Ondorioa
  • Azalpen testua:
    • Objektiboa
    • 3.pertsonaren erabilera
    • Datuak
    • Egitura:
      • Sarrera
      • Garapena
      • Amaiera
Narrazio eta deskribapen testuak ere landu ditugu baina ipuin eta ahozkotasun atalean azalduko ditut, lotura gehiago dutelako

Kasu honetan testu motak lantzeko etxeko lan bezala gai berdinaren inguruko bi testu egin behar izan ditugu, bat argudiozkoa eta bestea azalpenezkoa. Hona hemen nik egindakoak:

AZALPEN TESTUA: HERRIETAKO BIZIMODUA

Herriko bizimodua eta hiriko bizimoduaren artean desberdinatasun nabarmenak daude, bakoitzak bere alde onak eta txarrak ditu. Batean falta zaizuna, besteak eskeintzen dizu.

Herriko bizimodua oso lasaia da, naturarekiko harremana estua da. Etxetik atera eta berehala soroak, animaliak, basoa, mendiak...aurki ditzakezu. Beste aldetik, hirietan baina gutxiago konsumitzen duzu, hein handi batean autokontsumorako baliabideak dituzulako, hala nola, baratza landuz gero, barazkiak jasotzen dituzu eta nahi izanez gero, ekolojikoak. Gainera, haragia etxean hezitako animalietatik lortu daiteke baita hauek ematen dituzten produktuetatik: Arrautzak, esnea etab. Berogailuari dagokionez, erregaia basoko enborrekin lortzen da, modu honetan gutxiago kutsatzen da eta dirua asko aurrezten da. Beste aldetik, alde txarrak ditu, adibidez garraioa dago baina oso mugatua, gainera, garestia da. Lan aukera oso murriztua denez, jendea hirietara lanera joatera behartuta dago. Honek autoa edukitzera behartzen gaitu. Komertzioak ez daudenez edo daudenak txikiak direnez, astean edo hilean behin hirietara joan behar da herriko jendea erosketak egitera. Hala ere, herrian egonda, eguneroko bizitza askoz ere merkeagoa da.

Aipatzekoa da, gaur egun biztanleria dagoen bailaretan aisialdirako ekitaldiak antolatzen direla. Bai kirola, kultura… Modu honetan, bai jende gazteak edo adinduak giza harremanak lantzen dituzte eta haien zaletasunak bizirik mantentzen dituzte. Honen harira, haurrak txikiak direnetik haien gaitasunak garatzeko baliabideak dituzte: musika eskola, kirol taldea, hizkuntzak, eskulanak etab. Gainera, herrian gehiago mantentzen dira bertako ohiturak eta folklorea. Kultura arloan, bailara batzuetan, bertako aldizkaria argitaratzen da eta etxez etxe banatzen da. Honen bidez, inguruko berriak eta bertako jendeari egindako elkarrizketak (aiton-amonak, nekazariak, ikasleak, kirolariak…) ageri dira.

Nahiz eta hiriak gauza asko eskeini, herriak eskeintzen dituen abantailak ugariak direnez, bizimodu ona eta osasuntsua bermatzen du.

IRITZI TESTUA: HERRIETAKO BIZIMODUA

Munduko biztanleriaren gehiengoa hirietan bizitzen da, baina zergaitik? Herri batean sekulan bizitu ez denak, ez daki ongi zeintzuk diren herriko bizimoduaren abantailak.

Ni neu, herri txiki batean betidanik bizi naiz eta hiriak zerbitzu gehiago eskeintzen dituen arren,  herriko bizimodua maite dut. Herriak eta ingurugiroak lasaitasunez betetzen nau, goizean goiz esnatu eta egunsenti ikaragarriaz gozatu, menditik ibilaldi bat egin ondoren etxera iritsi eta sutondoan eseri, neguan ,elurretan ume baten modura disfrutatu edota udaran, ur hotz eta garbiko erreketan freskatu…  asperkeriari aurre egiteko irtenbide ugari daude. Gainera gazteak neurri batean, giro osasuntsuago batean hezten dira. Hortaz gain, txikitatik izaten diren ohiturak errazago mantentzen dira, hala nola, euskararen erabilera zabalagoa da eskolan hitz egiteaz gain, herrian ere euskaraz mintzatzen direlako. Ene aburuz,  herriko eskoletan ematen den hezkuntza aberasgarria izan daiteke, ikasgeletan ikasle kopurua murritzagoa denez, irakasleek arreta gehiago jartzen dietelako ikasle bakoitzaren gaitasun eta zailtasunei.

Hala ere,  hirietan gehiago lantzen da aniztasunaren gaia, haurrak txikitatik beste herrialdeetako umeekin elkartzen dira eta haien kultura eta ohiturak gehiago ulertzen eta errespetatzen dituzte. Bestalde, orientazio sexual desberdinak errespetatzen lehenago ikasten da hirietan herrietan baino. Txikitatik aniztasuna errespetatzea oso garrantzitsua da, gizartean bizitzen ikasteko eta besteei lasai bizitzen uzteko.

Hitz gutxitan, nahiz eta hiriak herrian ez dauden zerbitzu asko eskeini, herritarrok ez ditugu behar haiek gabe bizitzen eta beste gauza batzuetaz disfrutatzen dakigulako.















Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Perpausak

Aditzak

ANTOLATZAILEAK