Perpausak



PERPAUS MOTAK

Hasteko, perpaus bakunak eta elkartuak daude.

  • Perpaus bakuna: aditz bakarra duena.
  • Perpaus elkartua: aditz bat baina gehiago duena. Perpaus elkartua izan daiteke:
                  • Juntadura bidezkoa (maila beran daude)
                  • Mendekoa(perpaus nagusia eta mendekoa)
JUNTADURA :

  1. Emendiozkoa: ETA, ERE BAI, BAITA ERE...
  2. Aurkaria: Bi perpaus bakun aurka jartzen dira: BAIN, ORDEA, BAIZIK, HALA ERE...
  3. Hautakaria: BI perpaus bakunen artean hautatu behar da: EDO, ALA, ZEIN, NAHIZ...
  4. Alborakuntza: BI perpaus elkarren ondoan jartzen dira loturarik gabe. KOMA(,)
MENDERAKUNTZA:

  1. Konpletiboa: Zer/zerk/zeri galderei erantzuten die. 
        1. Menderagailuak: -(e)la, (e)nik / -t(z)ea, -t(z)eak,- t(z)eari,- t(z)eko
  2. Zehar-galdera: Zer galderari erantzuten dio.
        1. Menderagailuak: -(e)n, -(e)n ala ez
  3. Erlatibozkoa: Izen bati buruzko informazioa
        1. -(e)n/ -tako,-dako,-riko
  4. Moduzkoa: Nola? Nolakoa?
      1. Menderagailua: -(e)n bezala,-(e) bezalakoa...
  5. Denborazkoa: Noiz?Noiz arte?Noiztik?
      1. Menderagailua:-t(z)ean, (e)nean, baino lehen...
  6. Kausazkoa: Zergatik? Zer dela eta?
      1. Menderagailuak: -(e)lako, -t(z)eagatik, bait-
  7. Helburuzkoa: Zertara? Zertarako?
      1. Menderagailua: -t(z)eko, -t(z)era
  8. Kontzesiboa: Kontrajarrita dauden bi ideia
      1. Menderagailuak: -nahiz eta, -(e)n arren...
  9. Baldintzazkoa: Baldintza
      1. Menderagailua: -ba, -(e)z gero, ezean
  10. Ondoriozkoa: Ondorioa
      1. Menderagailua: -hain/hainbeste(non/ezen)
  11. Konparaziozkoa: Konparazioa
      1. Menderagailuak: -bezain, adina...

Perpaus motekin erlazionaturiko hainbat ariketa egin ditugu, ikasgelan eta exean. Hasieran arazoak izan nituen perpausak sailkatzerakoan baina denbora eta praktikarekin asko hobetu dut.
Hona hemen egindako ariketak:

1. ARIKETA:


1.Arratsaldez etorri ezean, ezingo dugu joan.
m.perpausa baldintzazkoa, perpaus elkartua

2.Asko gustatzen zait garagardoa, hala ere, ardoa edanen dut.
                                                                              Juntag.
Perpaus elkartua, juntadura bidezkoa, aurkaritza.

3.Bost euroko bileteae oso txiki eta itsusia da.
                                               Juntagailua
Perpaus elkartua, juntadura bidezkoa, emendiozkoa.


4.Ez da Gasteizen egon, baina oso ongi ezagutzen du.

                                               Juntagailua
Perpaus elkartua, juntadura bidezkoa, aurkaritza.

5.Ez duzue jolastea maite, ezta ikastea ere.
                                               Juntagailua
Perpaus elkartua, juntadura bidezkoa, emendiozkoa

6.Gaur ikusitako mutila oso ongi ezagutzen dudala uste dut.
m.perpaus erlatibozkoa        m.perpaus konpletiboa,   Perpaus elkartua

7.Ikusi duzun ala ez jakin nahi dut.
m.perpausa zehar galdera,   Perpaus elkartua

8.Internet asko gustoko dut asko ikasten dudalako.
Perpaus elkartua                                                m.perpausa kausazkoa

9. Mikel deitzeko esan diot.
m.perpausa helburuzkoa, Perpaus elkartua

10.Mikelek gaur goizean zazpi liburu berri irakurri ditu.
Perpaus bakuna

11.Zu etorri bezain laister joanen naiz.
m.perpausa denborazkoa, Perpaus elkartua

12.Zuk tontakeriak esan arren, ez zara batere barregarria.
m.perpausa kontzesiboa, Perpaus elkartua

2.ARIKETA

1. Iragan den urteko ikasleek egindako talde lanak, ez ziren oso txukunak izan.


M.perpausa erlatiboaa, perpaus elkartua.

3.Bilerara joan nintzeneko, batzordeburua han zen.

M.perpausa denborazkoa, Perpaus elkartua.

4.Zuek ez zarete ni bezain mozoloak.
Perpaus bakuna.

5.Herrira etortzen zen bakoitzean, mozkortzen zen.

M.perpausa denborazkoa, Perpaus elkartua

6.Ez dakigu gauzak gero nondik nora joaten diren.
M.perpausa zehar-galdera, Perpaus elkartua.

7.Diru pixka bat eman diot mutikoari, goxoki batzuk eros ditzan.
Perpaus elkartua, juntadura bidezkoa, alborakuntza.

8.Nik lagundu nahi diot, baina berak ez du inola ere hori egitea nahi.
                                   Juntagailua
Perpaus elkartua, juntadura bidezkoa, aurkaritza

9.Hemen gelditu behar duzu, ala tabernara etorri behar duzu?
                                                               Junt.
Perpaus elkartua, Juntadura bidezkoa, hautakaritza

10.Gauzak okertuko zirela erran zigun, eta berehala okertu ziren.
                                                           Juntag.
Perpaus elkartua, juntadura bidezkoa, emendiozkoa.

11.Zuk esan zenuen moduan, egin nituen nik arrautzopilak.
M.perpausa moduzkoa, Perpaus elkartua

12.Aitatxik erranikoak kontuan hartu eta lan hura utzi nuen.
M.perpaus erlatiboa, Perpaus elkartua

13.Ogia erosteko eman nion dirua galdu zuen.
M.perpaus helburuzkoa, Perpaus elkartua.





























Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditzak

TESTU MOTAK