IPUINA ETA AHOZKOTASUNA





IPUINA ETA AHOZKOTASUNA

Ahozkera egokia, sormena eta testu motak landu ditugu ipuin bat sortuz. Ipuina narrazioa bat da eta honako ezaugarriak ditu:
Narrazioa: Narrazioa denbora tarte jakin batean gertatzen diren gauzak kontatzea da, gauza horiek ordenatzea, erakustea, azaltzea. Narrazioaren ardatza denbora da eta informazioa denborazko antolatzaileen bitartez ematen da batez ere.
Ipuinaren bitartez, literatura narrazioa landu dugu.

Narratzailea istorioa kontatzen duena da, narratzaile mota desberdinak daude:
  • Egileak narratzailearen ikuspuntua hartzen du.
  • Egileak pertsonaia bat hartzen du narratzailetzat.
  • Narratzaile neutroa.  Narratzaile neutroa ez da narrazioan agertzen eta aditza hirugarren pertsonan egoten da.
  • Narratzaile orojakilea.
Narrazioaren egitura:
  • Markoa edo aurkezpena (hasierako egoera)
  •  Korapiloa 
  •  Konponbidea

Irakasleak ipuinean deskribapen ugari sartzea eskatu zigun, testua erakargarriagoa izateko (haur txikiei zuzenduta baitago)
Deskribapenak  ipuina osatzen duten pertsonaien gorputz, janzkera eta izaeraren ingurukoak dira. 

Azkenik, nire taldeak egindako ipuina jarriko dut, bertan deskribapenak behatu daitezke:


IPUINA:


Behin batean, Euskal Herriko baserri txiki batean, Eneko izeneko artzai bat bizi zen bere animaliekin. Bera 18 urte zituen eta herriko  neska polit batetaz maiteminduta zegoen. Goizero, animaliak paseatzera eramaten zituen menditik, eta bertan eguna pasatzen zuen. Noizean behin, herrira jaisten zen barazkiak trukatzeko eta beste artzainen animaliak erosteko. Herriko plazan bere ametsetako neskarekin topatzen zen eta berari begira egoten zen denbora luzez. Neskatxak Irune zuen izena eta oso neska liraina zen, ile hori luzea zuen, begi urdinak zituen, larru zuria zuen eta nahiko pekatsua zen. Eneko aldiz, lodikote samarra zen,begiokerra eta baserrian bizi zenez ez zituen lagun askorik beti animaliekin zegoelako, horregatik nahiko lotsatia zen.

Egun batean, herrira jaitsi zen eta han Irune ikusi zuen, ikusi zuen momentutik ohartu zen ez zuela inoiz hain neska politagorik ikusi eta ikusten zuen bakoitzean ergeldurik geratzen zen. Baina, Iruneren kasuan ez zen hori gertatu, berak mutiko erakargarri gehiago ikusi izan zituelako.

Irune goizean goiz esnatu zen eta zera esan zion bere amak:
  • Ama: Irune, bazkaltzeko babarrunak egingo ditugu. Faborez, zoaz merkatura eta eros itzazu babarrun gorriak.
Irune txintxo-txintxo merkatura abiatu zen eta bertan bere bizilagunarekin elkartu zen, berehala hasi ziren hizketan:
  • Bizilaguna: Egunon Irune maitia, kontatu al dizute zer gertatu zaion Enekori gaur goizean?
  • Irune: Ez, zer gertatu zaio ba?
  • Bizilaguna: Bart gauean, ardiak mendian lotan zeuden bitartean, otsoa agertu da eta Eneko ohartu denerako artalde erdia jan du.
  • Irune: Benetan? Eta nola dago Eneko?

Berria entzun orduko, Irune, Enekoren baserrira joan zen. Baserrira iritsi orduko konturatu zen artaldea osorik zegoela, eta ez zuen ezer ez ulertzen.
  • Irune: Kaixo Eneko, larritua nengoen otsoak zure artalde erdia jan duela esan didatelako baina konturatu naiz ardi guztiak soroan jarraitzen dutela. Nola azaldu dezakezu hori?
  • Eneko: Beno... zera...eh....uste dut amets bat izan dela, pixka bat gaixo nago eta sukarraren ondorioa izan dela pentsatzen dut.
  • Irune: Gaixoa… nire amonak sendabelarrekin buruko mina sendatzeko edabe magikoa egiten du, nahi baduzu bihar ekarriko dizut, ea horrela buruko mina sendatzen zaizun.
  • Eneko: Ederki! Mila esker!

Irune etxera jaitsi bezain laister amonarenera joan zen:

-Irune. *toc toc
-Amona Bitori: Kaixo polita, zertan zu hemen?
-Irune: Kaixo, amona. Enekok esan dit buruko minarekin dabilela eta bart gauean amets oso erreal bat izan zuela, zehazki, otsoak artalde erdia jaten zuela. Goizean nire bizi lagunarekin topatu naiz eta horren berri eman dit.
-Amona: Irune… Eneko nahiko gezurtia da, baliteke kontaturikoa gezurra izatea.
-Irune: Nola izango da gezurra gaixorik dagoela? Ez esan tontakeririk amona! Ez dizut kasurik egingo! Eneko pertsona oso jatorra eta lotsatia da, ez da gai izango horrelakorik asmatzeko.

Egunak pasa ahala, Irune berriro merkatura jaitsi zen bere amak esandako erosketak egiteko eta bizilagunak borobil batean hitz egiten zeudela ikusi zuen, eta gerturatu egin zen. Haietako bat bueltatu zen eta Iruneri esan zion:
  • Herritarra: Irune konturatu al zara Enekori berriz otsoak ardiak jan dizkiola?
  • Irune: Berriz ere? Baina oraingoan egia al da?
  • Herritarra: Bai bai, oso burumakur jaitsi da herrira esanez ardiak hil zaizkiola.

Irune bi aldiz pentsatu gabe berriz ere baserrira joan zen Eneko bisitatzera.
  • Irune: * toc toc*
  • Eneko: A ze sorpresa, uste nuen nitaz ahaztu zinela.
  • Irune: Esan didate berriz ere otsoak zure ardiak jan dituela, egia al da?
  • Eneko: Bai… a ze zorte txarra dudan..
  • Irune: Eta orduan zergatik dituzu ardi batzuk kanpoan?
  • Eneko: Ba… Zera.. ez ditu guztiak jan..
  • Irune: Eneko, egia esan mesedez.
  • Eneko: Ba… ongi da. Barkatu.. baina gezurra esan dut. Hau guztia asmatu dut banekielako konturatzen bazina niregana etorriko zinela zer moduz nengoen galdetzera eta horrela zurekin hitz egiteko aukera izango nuen, bestela ez zen egongo beste modurik zurekin hitz egiteko.
  • Irune: Eneko! Ikaragarria iruditzen zait! Ez dut zurekin gehiago hitz egin nahi! Zoaz pikutara gezurti halakoa!
  • Eneko: Ez, Irune, mesedez! Barkatu nazazu! Ez dut berriro egingo! Benetan sentitzen dut egin dudana.

Handik egun batzuetara, Irunek, maltzurkeriaz beterik, gau batean bere etxeko txakurra Enekoren soroan askatu zuen. Hurrengo egunean herritarrak horren berri izan zuten eta ez zuen inork Eneko sinetsi. Horrela artzain gaixoa bakarrik bere ardiekin geratu zen. Hori bai, inoiz gehiago ez zuela gezurrik esango ikasi zuen.

Eta ala bazan ala ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila herriko plazan.

Arrate Luzuriaga, Saioa Erro, Amaiur Biurrun eta Maritxu Galduroz






Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditzak

Perpausak

TESTU MOTAK